XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. maila honetan gizakien elikagaiataz arduratuko gara.

Guk egunero hartzen doguzan jangaiak aztertuko doguz.

Badakizue zeintzuk diran jangai horreek? Aztertu eizuez zeuek astebetean jaten dozuezanak behatuz.

Aste honetan kontsumitzen doguzan jangaiak sailkatuko doguz.

Jangaia; Non produzitzen da; Aberekiak, landarakia edo mineralkia; Zelan kontsumitzen da: Gordinik, egosirik, kontserban.

Bizidun gehienak elikatzeko behar dabezan janariak inongo prestaketarik barik jaten dabez.

Abereak ere holantxe hartzen dabez, inongo prestaketarik barik.

Baina bada abereen artean jangaiak prestatuta eta hornituta jaten dituan bat: gizakia.

Eztabaidatu eizue gai honetaz:
- Zelan hartzen doguz frutak?
- Eta barazkiak?
- Ze prestaketa egin ohi dogu okelea edo arraina jateko?
.

- Ze aldaketa izaten ditu esneak yogur bezela jateko?
- Kontatu eizu ze aldaketa jasaten daben poto eta ontzietan kontserbatzen diran janariak
.

- Zelan hartzen dogu ura? Badakizu zer dan gasdun ura?.

3. mailan ere jangai batzuk gordinik kontsumitzen dirala esan genduan, beste batzuk egosirik, erreta eta abar.

Baina janari batzuk egin, elaboratu, kontserban jarri, toki batetik bestera garraiatu egin behar izaten dira.